Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2022

BERBALARREA

Imagen
Kaixo lagunak!! 5 aste eman ditugu BERBALARREA jolasan parte hartzen. Hainbat letrekin ahalik eta hitz gehienak sortu behar genituen. Dorla etorri zen gure gelara diploma bat ematera. Asko gustatu zaigu jolasa!! 

Matematikaren Nazioarteko Eguna / Día Internacional de las Matemáticas

Imagen
  Matematikaren Nazioarteko Eguna / Día Internacional de las Matemáticas Martxoaren 14an Matematikaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.  UNESCOren 40. Konferentzia Orokorrak urte bakoitzeko martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen (40C / 2019ko Pi Eguna ospatzen zen. Hori dela eta, UNESCOren ebazpenak finkatu egiten du matematikak gaur egun duen aitorpena, adimen artifiziala, osasuna, klima-aldaketa, energia eta garapen iraunkorra eta, oro har, gizartearen bizi-kalitatearen hobekuntza bezalako arloetan gure garaiko erronkei aurre egiteko eginkizun garrantzitsuagatik. Larrean, Matematikaren eguna ere ospatu dugu!! Egunero gure bizitzan zenbakiak presente daudela ikusi dugu, argazkiak atera ditugu eta mural bat osatu dugu argazki guztiekin batera. Oso garrantzitsuak eta lagungarriak dira zenbakiak gure bizitzan!!! 

MARTXOAK 8

Imagen
MARTXOAK 8 Urtero bezala, emakumeen nazioarteko eguna ospatu dugu. Klasean landu eta gero, betaurreko moreak egin eta jarri genituen. "Bizitza zoragarria da betaurreko egokietatik begiratuz gero"

EZAGUTU BARAKALDO

Imagen
  Kaixo lagunak!! Otsaila bukaeran, astebete eman genuen Barakaldo ezagutzen. Hainbat lekutan egon ginen: San Bizente auzoan, Errekatxon, itsasontzi bat gidatu genuen itsas-adarratik, udaletxera joan ginen pleno bat egitera... eta bukatzeko, El Pobalera joan ginen burdinarekin tailer bat egitera. Oso aste polita izan zen eta primeran pasatu genuen!!!